XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azeriaren semea xirulari Garai batean behintzat hala izaten omen zen.

Zapataginaren semea zapatagina izaten zen, arotzaren semea arotza.

- Eta ahuntzaren umea ahuntxumea.

Gerora semeek aitaren maila baino haundiagoa lortu omen zuten.

Zapataginaren semeak medikuntza ikasi zuen, arginaren semea injeniari egin zen.

- Eta ahuntzaren semea... - Iso!
Eta orain? Denboraren gurpilean dena aldatuz doa: sendagilearen semea botakonpontzailea egin zaigu, arkitektuaren semeak hertzaina izan nahi du, eta abokatuaren semea dantzaleku batetako atezaina dugu.

- Eta ahuntzaren semea... - Hau, hau... ez ote zaigu isilduko!.

Gure basoko azeri zaharrak ere nahiko kezka bazituen.

Mundu hontara azeritxo bat ekarri eta azeritxoak, benetako azeria izanik, ikasi nahi ez, azeri bati dagokion jatorrizko eskola.

- Azeritxo! Azeritxo!
Betidanik da azeria hegazti guzien etsaia.

Mundua sortu zenetik azeria oilategi guztietako etsairik gogorrena izan da.

Oiloa eta azeria zakurra eta katua bezala, edo katua eta sagua bezala, edo otsoa eta ahuntxumea bezala.

Azeritxo! Azeritxo! Noiz ikusi dituzu elkarrekin katua eta sagua? Ba halatsu azeria eta oiloa.

Lapurra zen nire aita, lapurra da zure aita, lapurra zen zure aitona, lapurra aitonaren aita eta aitonaren aitona.

Bai, sortzetik du azeriak maltzurkeria.

Gure basoko azeri zaharraren etxean gaurko familia onenetan gertatzen den gauza bera gertatzen zen.

- Ez zenidaten galdetu azeria izan nuen ala ez.

- Lotsatzeko kontua al da, ba?.